Blogstival

DATAK: 2007ko urriaren 4, 5 eta 6an

Blogstivalek, ‘online’ dauden gazte guneen lehenengo ‘offline topaketa, Getxo udalerrian ospatuko dena 2007ko urriaren 4tik 6ra bitartean, gonbidatu nahi ditu interneteko guneak sustatzeko (webguneak eta blogak batez ere) gazteentzako jardunaldiak parte hartzera. B-Side Elkarteak, Getxoko Udaleko Gazteria Udal-Zerbitzuaren laguntzarekin antolatzen ditu. Gazteek beraiek sustatzen dituzten webei eta blogei berebiziko lehentasuna ematen zaie, baita jendartean eragina duten gaiak eta interesak tratatzen dituzten guneei ere (drogak, sexua, etxebizitza, lana, musika, aisia…).

Gure asmoa jardunaldi hauek Interneten dauden gazteei zuzendutako gune mordoen esperientziak zabaltzeko bide izatea da. Era berean, espero dugu Getxoko Udalak sustatutako topaketatik aterako diren ondorioak hezigarriak, pedagogikoak eta sozialak izan daitezen gune hauetako azkeneko hartzaileengan, ‘Sare Gaztea Sarean’ baten sorrera sustatzeaz gain, Getxoko Udalerritik bultzatua.

HELBURUAK

    • Gazteei zuzenduta dauden blog eta webgune ezberdinak ezagutzera ematea, eta hezkuntza-helburua izatea hainbat esparrutan, hala nola aisialdian, kirolean, kulturan, drogetan, sexuan, generoan etab.
    • Getxo udalerriko eta B-Side Elkarteko ekimenetik gazteen gaiak jorratzen dituzten blogen eta web guneen sare bat sortzen laguntzea.
    • Gazteen parte hartzea sustatzea Teknologia Berrien bidez.
    • Gazteen sormena sustatzea Teknologia Berrien erabilpenaren bidez.

AZKENENGO ERANTZUNAK

lucce: Y a mí. Desgraciadamente no pude asistir. Pero sé que mis chicos lo...
loretahur: Ya os tocaba poneros al otro lado, que sólo organizando no se...
loretahur: Gracias por la referencia Raúl ;-)
Iratxe: Barkatu! nire azken esaldiari “ere” hitza falta zaio...
Iratxe: Aupa Iñigo hasteko, zure lehenengo esaldiari ergatiboaren marka...

Blogstival 2010 powered by B-Side Elkartea